Jaiak

Madalenak

Arrigorriagako Madalenak

Andra Mari Madalena. Arrigorriagako zaindariaren omenez. uztailaren 22an ospatzen da eta horren inguruan mota honetako jarduerak antolatzen dira: herri kirolak, nazioarteko jaialdi folklorikoa, lehiaketa gastronomikoak eta kultur, kirol eta denbora-pasarako hainbat jarduera. Jaiak, udalak babestuta, UZTAILAK 22 jai batzorde elkarteak antolatzen ditu.

Madalenak apartez auzoeetan ere hainbat jaiak ospatzen dira: Lanbarketako jaiak (ekainaren 13an), Santa Isabel eta Olatxuko jaiak (uztailaren 4tik, Santa Isabel eguna, hurbilen dagoen asteburuan), Ollarganeko jaiak (irailaren lehenengo asteburuan).

Erromeriak

San Pedro eliza

San Antonio

Izen bereko ermitan ospatzen da ekainaren 13an.

San Pedro eguneko erromeria

Jai eguna ez bada, ekainaren 29aren hurrengo igandean ospatzen da. Erromeria San Pedro ermitaren inguruan, Abrisketako landetan egiten da.

Beste ekintza batzuk

Agate Deuna

Otsailaren 4an, Agate deunaren bezperan, adin guztietako abesbatzak kalera irteten dira abestera, makilak eskuan dituztela.

Kanporamartxo

Inauteri aurreko igandean Mendikosolobarrena eta Mintegi landetan familiak eta lagun taldeak elkartu egiten dira su inguruan taloa eta txorizoa jateko. Hau guztia girotzeko herriko musika eta hainbat jarduera daude.

Olentzero

Ohiturak agintzen duenez, abenduaren 24an, arratsaldean, gure umeak Olentzerorekin kantatzera kaleratzen dira eta ospakizunari txokolatada batekin ematen zaio amaiera..

Epifania

1969. urtetik Errege Magoei harrera egiteko antzezlan hau ospatzen da. Urtarrilaren 5ean herriko 200 bat lagunek, umek zein helduk hartzen dute parte eta familia bereko belaunaldiak batzen ditu ospakizun honek.

Intereseko informazioa

Informazio interesgarria

Nola heldu

Nola heldu

Arrigorriagako irudiak

Arrigorriagako irudiak