Historia

Kondairak dio 870 edo 888.urteen inguruan gertatutako Padurako batailatik datorrela Arrigorriagaren ("harri gorriak dauden lekua") izena, Padura izeneko leku batean (egun Arrigorriaga), bizkaitarrek leondarrak garaitu zituzteneko bataila odoltsutik, alegia. Izan ere, Arrigorriaga izenaren jatorria borroka-lekua gorriztatu zuen isuritako odolean legoke.

Beste hipotesi baten arabera, ez hain erromantikoa honakoa, Ollargan mendian aurki zitezkeen burdina-zain zaharretan izango luke izenak jatorri.

Historia hedatua irakurri

Sinboloak

Jarraian, Arrigorriagako sinbolo garrantzitsuenak:

Bandera

Bandera

“2:3 proportziokoa, urdina, bordura gorria, ikurrinaren luzeraren 1/20ko zabalerakoa, eta San Andresen gurutze zuria, ikurrinaren zabaleraren 1/8ko zabalerakoa, ertzetik ertzera doana.

Udalbatzak 1999ko abenduaren 23ko osoko bilkuran onartua.

Bizkaiko Batzar Nagusien 2000ko ekainaren 28ko erabakia, 2000ko abuztuaren 29ko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratua (BAO, 165. zk.). (Uztailaren 28ko 287/2000 Foru Dekretua).

Armarria

Armarria

Zilarrezko hondoa, aritz berde englandatua eta sustraiak agirian dituena; adaburuaren ostetik gurutze gorriaren hiru ertzak agertzen dira; otso beltz bi enborraren aurrealdean, harrapakina ahoan dutela. Bordura urdina, zilarrezko sei ixak apaindurik.

Udalbatzak 1999ko abenduaren 23ko osoko bilkuran onartua.

Bizkaiko Batzar Nagusien 2000ko ekainaren 28ko erabakia, 2000ko abuztuaren 29ko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratua (BAO, 165. ZK.). (Uztailaren 28ko 290/2000 Foru Dekretua).

Intereseko informazioa

Informazio interesgarria

Nola heldu

Nola heldu

Arrigorriagako irudiak

Arrigorriagako irudiak