Geografia

Gure udalerriaren kokaleku geografikoa, latitudez Iparraldera 43º 12’ 20”tan eta longitudez Ekialdera 0º 47’ 10”tara dago.

Arrigorriaga Bilboaldean dagoen herria da, Nerbioi ibaiaren joanean erdiko tartearen ertzetan zabaltzen den inguruan. 16,36 km2ko hedadura dauka. Kokatuta dagoen eremua ez da laua, gorabehera txikiduna baino, eta itsasoaren maila baino 60 m. altuago dago. Erliebe honen punturik garaienak, ibaiaren alde bietan, Pagasarriren hegoaldeko maldako Pastorekorta (585 m.) eta Arboliko (415 m.) mendiak dira, eta eskuineko ertzean Artanda mendia (547 m.). Orografía honen eraginez Nerbioia mehagunean txokotuta dago Arrigorriagatik pasatzean, eta, beraz, ez dauka lur-arlo estu eta lau bana baino ertz bietan.

Nerbioi ibaiak baturiko urak errekatxoetatik datozkio, batez ere Bentakoerreka eta Kubotik.

Iparraldean, Bilbo eta Basauri udalerriekin; hegoaldean, Ugao-Miraballes eta Zeberiorekin; Ekialdean Zaratamorekin, eta Mendebaldean Arrankudiaga eta Alonsotegirekin.

Klima

Arrigorriaga isurialde atlantikoan dago kokatuta, eta klima mesotermikoa du, oso euritsua eta moderatua tenperaturei dagokienez. Klima epel hezea deitzen zaio, urtaro lehorrik gabe, edo klima atlantikoa. Klima honetan, Ozeano Atlantikoak eragin nabarmena du. Ozeanoko ur epelekin kontaktua izaterakoan, aire masen tenperaturak leundu egiten dira; ondoren, kostaldera iristerakoan, gaueko eta eguneko tenperatura bitartea oso arinak izatea eragiten dute aire masa horiek. 

EAEko isurialde atlantikoko euri kantitate handia orografiaren faktoreari zor zaio; izan ere, urteko prezipitazioen batez bestekoa 1.200 eta 2.000 mm-tik gorakoa izaten da.

Tenperaturei dagokienez, nolabaiteko moderazioa nabarmendu behar da, bereziki negu leunetan antzematen dena. Horrela, udak ere leunak diren arren, urteko batez besteko tenperaturak kostaldean lortzen ditu Euskal Herriko balio altuenak, 14ºC inguru. Udak freskoak izan daitezkeen arren, bero handiko tarte laburrak ere sor daitezke, eta tenperaturak 40ºC arteko gorakada izan dezake, batez ere udan.

Iturria: Euskalmet

Biztanleria

Mende honetan zehar Arrigorriagako biztanleriak eten barik egin du gorantz, nahiz eta batzuetan geldoago joan. Astiro hazi zen aldikada baten ondoren (1940-45), bosgarren hamarkadan gorakada handia izan zuen, 4.646 biztanletik 8.142 biztanlera igaro zenean; hau da, biztanleria %80 hasi zen. Gaur egun 12.000Gorakada honek etorkin ugari eta biztanleria gaztea ekarri zuen.  

Hazkundean alderdi bi azpimarratu beharko lirateke: Bizkaiko industrialdearen inguruan egotea eta komunikabide-sare egokiaren ondoan izatea.

Euskararen ezagutzari dagokionez, egoera eremuko beste udalerrien antzekoa da: euskaldunak biztanleria osoaren %31,46 (3.702) dira, erdi-euskaldunak %23,75 (2.795) eta erdaldunak %44,81 (5.272), Eusko Jaurlaritzak 2006ko erroldan harturiko datuekin eginiko ikerketa demolinguistikoaren arabera.

BIZTANLEAK (2011) EUSKALDUNAK IA EUSKALDUNAK ERDALDUNAK
11.977 Kop. % Kop. % Kop. %
3.939 32,8 3.446 28,7 4.592 38,3

Arrigorriagako biztanleriaren eboluzioa. Deskribapen zehatza jarraian

Arrigorriagako biztanleriaren eboluzioa. Deskribapen zehatza hemen.

Intereseko informazioa

Informazio interesgarria

Nola heldu

Nola heldu

Arrigorriagako irudiak

Arrigorriagako irudiak