Gure identitatea

Paregabea

Erakundeen komunikazioa aldatu da. Arrigorriagak garai berrietara egokitu ditu komunikatzeko era, barne-marka eta kanpoko irudia. Udalerria eta bertako xarma aurkeztuko dituen film labur baten bitartez lortuko du hori. Bertan, herritarrak nabarmenduko dira, altxorrik preziatuena dira eta.

Istorio ezberdin bat da, narratiba disruptiboa duena, eta Arrigorriagako irudia sendotzen lagunduko du. Gainera, udalerriko ondare- eta natura-balioen zein ekipamendu eta leku interesgarrien balioak nabarmentzeaz gain, pertsonengan jartzen du enfasi berezia, udalerria imitaezina izatea egiten baitute.

PAREGABEA film laburrean herriko lekurik adierazgarrienak bisitatuko dira, eta paisaia, ohitura eta jaietatik ibilbidea egingo da fikziozko istorio batekin. Umorearen eta intrigaren ñabardurak ikusiko ditugu, Netflix-eko sail bat izango balitz bezala. Bertan, Arrigorriaga leku “berdingabea” izateko osagai propio eta bitxiak jorratuko dira.

Arrigorriagako Udaleko Komunikazio Zinegotzigoak ekoitzi du filma, eta beste ikuspuntu bat erakutsi nahi izan dute; izan ere, Sonia Rodriguez Euskara eta Komunikazio zinegotziaren arabera, “herritarrek orain ez dute postal baten itxurako bideorik nahi, oroitzeko istorioak baizik, bizitza osorako iraungo dutenak”.

Istorio hunkigarriak bost minutu iraungo du, eta helburua da “mundu guztiak nolakoak garen ikusi ahal izatea eta fikzio zein emozioaren bitartez ulertzea zein berezia den herri honetan bizitzea eta bertokoa izatea”, adierazi du Asier Albizua Arrigorriagako alkateak.

Tokiko udalak sustatu du ekoizpena, eta Joseba Apaolaza aktore donostiarra izango da protagonista. Alabaina, udalerriko beste pertsona batzuk ere agertuko dira, hala nola Aitor González Iturbe, Edurne Larrinaga Etxebarria, Ana Isabel Baranda Herran (Anabel), Ieltxu Simon Herrero, Manolo González Blanco y Maika González Unanue. Ekoizpenean agertuko diren aktoreen laguntzaz gain, herritarrek ikus-entzunezko eta argazki-materialak ere eman dituzte, azken muntaian sartu direnak.

PAREGABEA 2017ko azaroaren 28an estreinatu zen, eta asmoa da sare sozialen bitartez nazioartera ere zabaltzea.

Multimedia edukia

Paregabea udal webgunean

Paregabea hedabideetan

Intereseko informazioa

Informazio interesgarria

Nola heldu

Nola heldu

Arrigorriagako irudiak

Arrigorriagako irudiak