Nola heldu

Autoz

Bilbotik heltzeko, A-8 autopistaren bitartez, AP-68 hartu Gasteizerako norantzan Arrigorriagako  irteeraino. Beste aukera bat da A-8tik jarraitzea Basauriko irteera hartu arte, eta han, BI-625 errepidearen bitartez Arrigorriagara heldu arte.

Donostiatik etortzeko, A-8 autopista Bilboko norantzan hartu behar da, eta Bizkaiko hiriburura heldu baino lehenago Basauriko irteera hartu. Gerora, Arrigorriagatik pasatzen den BI-625 errepidea hartu gure herriraino.

Gasteiz-etik heltzeko, 22. irteeraino N-622 errepidetik joan behar da, han AP-68 hartuz Bilboko norantzan Arrigorriagako irteeraino.

Autobusez

Bizkaibus logoa

Bizkaiko Foru Aldundiak sistema berria jarri du martxan, Bizkaibusen erabiltzaileek geralekuen kokapenari, haietatik igarotzen diren autobus-lineei eta autobusak geraleku bakoitzera ailegatu arte itxaron beharreko denborari buruzko informazioa eskuratu ahal izateko.

Hemendik aurrera, interneterako sarbidea eta APP Bizkaibus aplikazio berria deskargatzeko edukiera duten gailu mugikorren bat duten herritarrek hainbat informazio izango dute eskura, Bizkaibus zerbitzua igarotzen den udalerrietatik zehar joan-etorriak egiteko, batez ere Bizkaian eta inguruko herrietan.

Toki jakin batek GPS kokalekua abiapuntu hartuta, gertuko geltokiak zein diren ikusi ahal izango da, itxaron beharreko denbora edo linea bakoitzaren ibilbidea kontsultatu.

Aplikazioa behera kargatu: Bizkaibus mobile (1646 KB)

Bizkaibuseko hainbat lineek Arrigorriaga eta bere inguruko herriak lotzen dituzte:

  • A3928 linea ARTEA – ZEBERIO - ARRIGORRIAGA
  • A3632 linea BILBAO – ETXEBARRI – BASAURI – SAN MIGUEL (BEGOÑA)
  • A3622 linea BILBAO – BASAURI – ARTUNDUAGA – SAN MIGUEL -    ZARATAMO
  • A3613 linea BILBAO – UGAO MIRABALLES – OROZKO
  • A3641 linea ALTO NERVIÓN-ARRIGORRIAGA-HOSPITAL GALDAKAO

Termibus Garellano Bilbao

Tfnoa: 944 395 077
www.termibus.es

Trenez

Renfe logoa

Arrigorriaga Renferen C3 Urduña-Bilbo linean kokatuta dago. Bi geltoki ditu, Arrigorriaga, erdigunean, eta Ollargan, Abusu inguruan.

C-3 linea BILBAO - ARRIGORRIAGA - ORDUÑA

Abando Indalecio Prieto (Renfeko C-1 eta C-2 lineekin, Metroarekin, Feverekin, Euskotranekin eta hiri autobuseekin lotura), Miribilla, La Peña, Ollargan, Bidebieta-Basauri, Albaroa-San Miguel, Basauri, Arrigorriaga, Ugao-Miraballes, Bakiola, Arrankudiaga, Arbide, Arakaldo, Areta, Llodio, Santa cruz de Llodio, Luiaondo, Salbio, Amurrio-Iparralde, Amurrio, Iñarratxu, Orduña.

Intereseko informazioa

Informazio interesgarria

Arrigorriagako irudiak

Arrigorriagako irudiak