Ibilbide honen bitartez Arrigorriagako herrigunean barrena paseo leun bat egin dezakegu.
Kiroldegitik abiatuko gara eta pasealekurantz joango gara Nerbioiren parean. Zubi azpitik igaro ondoren eskuinerantz desbideratuko gara eta atzerantz egingo dugu, ibaia zeharkatu behar dugulako Martiartu auzora iristeko. Eskuinetik jarraituko dugu jatetxeraino, eta beheko espaloitik itzuliko gara. Berriro beste ibaiertzera joango gara eta ezkerrerantz biratuko dugu pasealekuaren amaierara iritsi arte ibaiaren alboan.
AP-68 errepidearen azpitik gurutzatu eta itzultzeko bideari ekingo diogu, lehendabizi Axarte Etorbidetik eta ondoren Baruatorretik, trenbidearen parean. Amaitzeko, trenbidearen azpitik igaroko gara, Lonbo auzoa inguratuko dugu, eta kiroldegira iritsiko gara.
Informazio gehiago
Ibilbideko fitxa deskargatu