Parkeak

Hauexek dira Arrigorriagako udalerrian dauden parke nagusiak:

Mendikosolo

45 hektareako azalera duen naturgunea da, nagusiki bertako zuhaitz hostozabalez betetakoa (haritzak, astigarrak, lizarrak, etab.), eta 1,5 hektareako aintzira duena.

Medikosolo

Ingurugiro honetan, zisneak, antzarak, ahateak bezalako animaliak ikus daitezke, baita leku honetan bizi diren basa-espezie ugari ere.

Aisialdirako guneak denetariko instalazioak ditu: zabuak, ping-pong mahaiak, jolas-guneak, barbakoak mahai eta aulkiekin, zaindariaren etxea, ikasgelak eta menu gozoa dastatzeko aukera eskaintzen duen parkeko taberna.

Gainera, txalupan osteratxo bat eman eta txikienekin harea-tokian, gaztelu puzgarrian eta eguraldi ona dagoenean jumping-ean ere josta daiteke. Mendikosolobarrena parkea “Dinamita” izenaz ere ezagutzen da, XX. mendearen zati handi batean Explosivos Río Tinto enpresaren antzinako dinamita-lantegi bat egon baitzen bertan. Lehergaiak hortik garraiatzen ziren, mandoek arrastaka zeramatzaten bagoneten laguntzaz, Arrigorriagako tren-geltokiraino.

Parkeari buruzko informazio guztia hemen: http://www.mendikosolo.es/

 Mendikosolotik Abrisketako Done Perira (PDF 2,18MB)

Ollargan

Ollargan-Montefuerte aisialdi-gunea baino askoz ere gehiago da; Malmasin mendiaren magaletan zabaldutako hiri-inguruko parke zabal-zabala da, Bilbo ekialdetik ixten duen gailur koniko txikia da.

Eremu zabal honetan, inguruko auzo eta udalerrietako biztanleak biltzen dira. Adin guztietako pertsonak egoten dira bertan, era askotako jarduerak eginez.

Aisiarako instalazio ugari ditu, baita ibilaldi luze eta erosoak emateko modukoOllarganbideak ere, eta han-hemenka barreiatuak dituen eserlekuetatik Bilboren gaineko ikuspegi bikainaz goza daiteke. Ingurune osoan mahaiak eta erretegiak daude, parkean zehar sakabanatutako halakoxe aisia-guneak balira bezalaxe.

Zelai zabalak ditu, Illunbekoa esaterako, eta urkiak, makalak, astigarrak, haritzak eta gaztainondoak bezalako zuhaitz hostozabal ugari landatuak ditu, inguruneari itxura freskoa eta abegikorra emanez.

Intereseko informazioa

Informazio interesgarria

Nola heldu

Nola heldu

Arrigorriagako irudiak

Arrigorriagako irudiak