Mendiak

Hauexek dira Arrigorriagako udalerrian dauden mendi nagusiak:

Upo

Garaiera: 567 m.
Beste izen batzuk: Opo MUP,1901,13.
Latitudea: 43.11.35.NY.4782400
Longitudea: 2.51.26.WX. 511570
Bideak: Burbustu, Arrigorriaga, Uriondo, Galdakao, Usansolo
Oharrak: Hegoaldeko hegalean, Zaratamoko lurretan, Foru Aldundiaren atseden-lekua dago, Upoko pagadia izenekoa.

Pagasarri

Garaiera: 673 m.
Beste izen batzuk: Pagazarra MAD. 39B. Pagazarri MAD.226B. Ragasarri IGN, 25,61-IV, Pagatzarri CAV,201. NG,II, 258.
Latitudea: 43.13.06.NY.4785190
Longitudea: 2.56.37.WX. 504540
Bideak: Bilbo, Arrigorriaga, Alonsotegi
Oharrak: Bilbokoak askotan joaten dira mendi horretara. Ia-ia parkea da, aterpe-taberna du eta eskalada-eskola txikia. Manuel Basasek Diccionario Abreviado de Calles de Bilbao lanean honako hau dio: "1300eko hiri-gutunean ageri da, Fagasarri izenarekin eta Fagasa izenarekin beste batzuetan, bereziki tontorra eta elurtegiak dauden landa izendatzeko". Pago (Fagus sylvatica) berbatik dator. Pagatzarri izena, antza denez, Pagasarri baino etimologikoagoa da. Hala ere, azkenak tradizio sendoa duenez, ez dugu lehena proposatu izen normalizatu gisa. Urdiolak, NG,II,258.an, arruntagotzat jo du Pagasarri izena Pagatzarri baino. Pagasarri eta Ganeta arteko muinoaren inguruan, elurtegi bi daude, Pagasarri I eta II izenekoak.

Montefuerte (Ollargan)

Garaiera: 196 m.
Beste izen batzuk: Montefuerte DFV,10,61-39. BI. BUMI.
Udalerria: Arrigorriaga
Latitudea: 43.14.21.NY.4787500
Longitudea: 2.54.23.WX. 507570
Bideak: Ibaizabal, Buia, Beteluri, Finaga, San Migel, Arizgoiti, Bilbo
Oharrak: El Castillo izeneko mendiaren aurretontorra da. Basauriko mugatik hurbil dago. Gaur egun parke gisa urbanizatu dute alde hori. Ollargan izena bestea baino ezagunagoa da egun, mendebaldeko hegalean, trenbidearen ibilbidearen gainean eraiki ziren etxe-multzoen aipu egiteko. Madozen testuek nahiz Bizkaiko argitalpenarekin batera datorren Coelloren mapa batek Malmasin-en aipu egiten ei dute. Badirudi Montefuerteko kondea zela lur horien antzinako jabea, baina ez lekuaren izena. BUMI.k, bederen, bereiz eman du Monte Fuerte, generikoa dela (tontorrarena, jakina) adierazteko, eta izenondo batez osatzen dela.

Pastorekorta

Garaiera: 596 m.
Beste izen batzuk: Pastorecorta IGC,50, 61. EDV,25,4B. CAMB.Paztorekorta BUMI.
Udalerria: Arrigorriaga
Latitudea: 43.12.45.NY.4784550
Longitudea: 2.55.25.WX. 506170
Bideak: Markio, Arrigorriaga, Abriskieta, Beteluri, Zeberitxa, Bilbo
Oharrak: Venta Alta edo Beteluri Ibaizabaletik (La Peña) Arrigorriagara doan errepide-igarobidea da, baina Madozen argitalpenarekin batera datorren Coelloren mapak zehatz-mehatz kokatu du eta Venta Alta ere errotulatu du aipaturiko igarobidean. Manuel Basasek Diccionario Abreviado de Calles de Bilbao lanaren 292 orrialdean tontorraren Venta Alta izena aipatu du: "Ventalta izeneko harlanduzko basetxean, Bilboko armarria etxaurrean landurik zuenekoan, hara biltzen baitzen hiriko udalbatza, urtero-urtero, eskumeneko ekitaldia egiteko hiriko lau artiketan, horrako hori lauretako bat delarik".

Arboliko

Garaiera: 419 m.
Beste izen batzuk: Arboliko JM,B-15, Arbolito BGM.
Latitudea: 43.12.17.NY.4783700
Longitudea: 2.54.46.WX. 507070
Bideak: Arrigorriaga, Markio
Oharrak: Arbolico izena oso bitxia da tontor bati deitzeko.

Artanda

Garaiera: 554 m.
Beste izen batzuk: Artandre CAMB. Artzanda IGN,25,61-IV.
Latitudea: 43.11.31.NY.4782254
Longitudea: 2.52.34.WX. 510050
Bideak: Burbustu, Arrigorriaga, Ugao, Uriondo
Oharrak: Arrigorriagako mugatik hurbil dago. Hirugarren mailako erpina da. Ekialdeko muinoan, San Segismundo baseliza dago, baina ez dago oso argi zein izen izan behar duen: EB,2,457.k San Sabas esleitu dio, 1758an, eta aipatu du Iturrizak San Migelena jaso zuela. Herri hizkeran, Samakondios izena du.

Intereseko informazioa

Informazio interesgarria

Nola heldu

Nola heldu

Arrigorriagako irudiak

Arrigorriagako irudiak