Arrigorriagako tren geltokitik abiatuta historian zehar bidaiatzeko aukera izango dugu. Izan ere, ibilbide honek Finagako ermita eta Malmasineko gailurrera joateko aukera eskaintzen digu. Finagan erromatarren garai aurreko hilarriak dituen nekropolia izango dugu ikusgai eta Malmasinen Burdin Aroko gotorlekua. PRa Montefuerteko parketik ere pasatzen da. Asko izango dira zabalgune honetan ikusi ahal izango ditugun meatzaritzako aztarnak.
Arrigorriaga, Bilbo eta Gaztela arteko Errege Bidearen igarobidea izan zen antzina. Bide historiko honi jarraituz Arrigorriagako herri-guneko eraikuntza historikoak, Mendikosolobarrena eta Mintegia parkea, Abrisketako Done Peri ermita eta Ugao-Miraballeseko Burdin Hesia bisitatzeko aukera izango dugu.