Arrigorriaga Mugarriz Mugarri

Jendearentzat oso ezagunak diren mendiez inguratutako herria da Arrigorriaga, baina ez balio naturalagatik bakarrik. Mugarriek inguratzen duten eremuen barruan urteetan zeharreko gertazkizunak bizirik diraute.

Guztira 7 udalerrirekin egiten du topo bere mugetan: Bilbo, Basauri, Zaratamo, Zeberio, Ugao-Miraballes, Arrankudiaga eta Alonsotegi. Bibo Handian kokatzen da 16,36km2 hedadurarekin.

Hainbat dira udalerria inguratzen duten mendiak: Arboliko, Montefuerte, Pasterokorta, Upo… Baina ba dira hiru mugarrien kokalekuan esangura handia izan dutenak:

  • Artanda (554 m) Arrigorriaga, Zaratamo eta Zeberioren arteko limitea adierazten duen tontorra da.
  • Malmasín (362 m) II. Burdin Aroko kastro bat duen gailurra, Bilboko herrigunearen sorrera izan zena batzuen ustez.
  • Pagasarri (673 m) bertako zein inguruko herritarrentzako ezagunetarikoa den mendia, urtean zehar hainbat eta hainbat bisitari jasotzen dituena.

Arrigorriagako mugen irregulartasunaren arrazoietako bat urteetan zehar udalerri desberdinek leku berarekiko zituzten eskubideak direla eta emandako banaketaren ondorioa dela.

Gutxi gorabera, 50 dira Arrigorriagaren mugak irudikatzen dituzten harrizko elementuak. Mota desberdinetakoak daude, batzuk udalerri askotan ikus ditzakegunen tankera bera daukate, beste batzuek, aldiz, xarma berezia. Ibilbide hauetan zehar, Pagasarriko tontorrean itxura bitxia duten hiru mugarri bereizi ditugu. Kono itxura duten mugarriok harrizkoak dira eta arrigorriaga, Bilbo eta Alonsotegiko mugak ezartzen dituzte.

Mugetan barrena mugarriz mugarri doan 40 km. luzerako ibilbide honek, Arrigorriaga beste modu batera ezagutzeko aukera eskaintzen du. Hiru ibilbide desberdinetan egin dezakegu edota guztiak lotzen dituen bakar batean, denak bereziak eta esanguratsuak.

Malmasin ibilbidea, 14,64Km.

Giza jarduerak eragindako aldaketaren adibide dugu, paisaia tradizionala eta industriala ezagutzeko ibilbidea.

Pagasarri ibilbidea, 23km.

Tontor ospetsu honetan mugarri berezi batzuk daude eta euren egitekoa oraindik bera da: Arrigorriaga eta Bilbo mugatzea.

Artanda ibilbidea, 16km.

Ibilbide honek Artanda inguruan dauden landa-eremuetara eroango gaitu eta bertatik ikuspegi eder-ederrak izango ditugu.

Intereseko informazioa

Informazio interesgarria

Nola heldu

Nola heldu

Arrigorriagako irudiak

Arrigorriagako irudiak