Berriak

 
Arrigorriagako Foro Soziosanitarioa udalerriko Osasun Zentroak, Udalak, Gizarte Zerbitzuek, ikastetxeek eta herritarren kolektibo batzuek (erretiratuak…) osatzen dute. Bada, Foroaren azken bileretako batean egokitzat jo dute herritarrei informazioa ematea Aurretiazko Borondateen Dokumentuari buruz.

Dokumentu hori modurik onena da ezintasun-egoeran dauden gaixoei beren iritzia adierazteko eskubidea bermatzeko (aurretiazko jarraibide, aurretiazko gidalerro edo bizi-testamentu ere esaten zaio). Aurretiazko borondateen prozesuaren bidez, kasuan kasuko pertsonak etorkizunean jaso nahi dituen eta jaso nahi ez dituen osasun-zaintzak planifikatzen ditu, bereziki bere kabuz erabakiak hartzeko gai izango ez denerako. Agiria medikuaren eta pazientearen artean egin beharko litzateke eta, ahal dela, interesdunak izendatutako ordezkari batek edo gehiagok ere parte hartu behar dute prozesuan.

Hori horrela, gai honi buruzko informazio zehatzagoa emate aldera, bihar, apirilaren 10ean, hitzaldi bat egingo da udaletxeko osoko bilkuren aretoan, 16:00etan. Bertaratu nahi dutenek izena eman behar dute Osasun Zentroan edo telefono-zenbaki honetara deituta: 94 671 01 55.