Berriak

 
Aurreko urtetan bezala, Arrigorriagako Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak adinekoen artean jarduera fisikoa sustatzeko proiektua jarri dute abian parke biosasungarrien bitartez.
Azkenaldian mota horretako parkeak gero eta gehiago erabiltzen dira kanpoko gimnasio gisa, bereziki jarduera arina modu erakargarrian egiteko; hori dela eta, hainbat informazio-saio aurreikusi dira Arrigorriagako erdigunean eta Abusu auzoan, non aldundiko teknikariek tresna horiek modu egokian erabiltzeko jarraibideak emango dituzten.
Guztira, doako 8 informazio-saio aurreikusi dira maiatzean eta ekainean. Astearteetan herriguneko Odol Emaileen plazako parke biosasungarrian eta ostegunetan Abusu Zentro Soziokulturalaren albokoan emango dira.  Saioak, 09:30etik 10:30era izango dira eta lehenengoa maiatzaren 7an hasiko da herrigunean eta 9an Abusun.
Parke bakoitzean 20 plaza egongo dira, eta izena emateko epea apirilaren 27ra arte egongo da irekita. Hortaz, interesdunek Arrigorriagako udal-kiroldegian zein Abusu Zentro Soziokulturalean eman dezakete izena. Saioetan erabiltzaile bakoitzak egiteko jardueren eredu bat prestatuko da, jarduera ahalik eta hobeto azaltzeko eta, gero, modu autonomoago batean garatu ahal izateko.
Jarduera fisikoaren bitartez parke osasungarriak tresna erabilgarriak izan daitezen lortu nahi da, erabateko ongizatea edukitzeko eragiten duten alderdi desberdinetan sor daitezkeen desorekak orekatzeko: fisikoa, adimenekoa, gizartekoa eta emozionala. Jarduera fisikoa, elikadura eta higiene egokia eta gure espazioak zein baliabide naturalak modu iraunkorrean erabiltzea, besteak beste, ondo landu beharreko jarduketa-eremuak dira, inguruarekiko errespetua duen bizimodu aktiboa lortze aldera.