Berriak

 

Aurten ere, “gazteak munduan” izango da gaia, eta irudiak irailaren 30era arte aurkeztu ahal izango dira
 
Uztaila heltzeaz batera, abian jarriko da Arrigorriagako Udaleko Gazteria Sailak antolatu ohi duen Arrigazte argazki-lehiaketa. Aurten hamargarren edizioa egingo da, eta gaia, berriz ere, “gazteak munduan” izango da. Lehiaketan 16 eta 35 urte bitarteko gazteek hartu ahal izango dute parte, eta argazkiak irailaren 30era arte aurkeztu ahal izango dira Internet bidez.

Arrigazteren xedea da gazteek munduan zehar bizitzen dituzten bizipenak ikusgai jartzea, eta, hortaz, udako oporrak erabili ahal dituzte, bai bidaietako bizipenez gozatzeko, bai grafikoki bizipen horiek betikotzeko. Aurreko urteetan bezala, aurten ere, soilik Internet bidez aurkeztu ahal izango dira lanak; beraz, parte-hartzaileek ez dute argazkiak inprimatzen beharrezkoak ez diren gasturik ordaindu beharko.

Lehiaketaren oinarriak Gaztegunean eta Abusuko zein udaletxeko Herritarren Arretarako Zerbitzuan (HAZ) egongo dira eskuragarri.  Gainera, udalaren webgunean egongo dira ikusgai, Gazteria atalean: www.arrigorriaga.eus

Lehiaketaren oinarriak (PDF 1,25MB)