Berriak

 

Aurreko urteetan bezala, Arrigorriagako Udaleko Gizarte Zerbitzuen Prebentzio Talde Hezitzaile Artekariak gurasoentzako hezkuntza hobekuntzarako eskola berriz ere herritarren esku jarriko du; ekimena urrian garatuko da.

Saioak Kultur Etxean egingo dira, laurogeita hamar minutuko iraupena izango dute eta seme-alaben adinaren arabera honako gai hauek jorratuko dira: Bi eta hiru urte bitarteko haurrak dituztenentzat “Nola egin aurre kasketaldiei” gaia landuko da, urriaren 10ean; 5 eta 6 urte bitarteko umeak dituztenentzat “Identifikatzea. Jakin-min sexuala” ikastaroa eskainiko da, urriaren 17an; 8 eta 9 urte bitarteko haurrak dituzten gurasoentzat “Gurasoen jokaeraren eragina seme alaben nortasunaren garapenean” egongo da, urriaren 22 eta 24an (tailerra bi saiotan banatzen da); eta, azkenik, 11 eta 12 urteko seme-alabak dituztenentzat “Teknologia berrien erabilpen aproposa” gaia jorratuko da, urriaren 31ean.

Izena emateko epea irailaren 28an bukatuko da, eta ikastaroetan parte hartzeko interesa duten pertsonek Prebentzio Talde Hezitzaile Artekariarekin jarri beharko dute harremanetan. Telefonoz egin daiteke, 944020214 zenbakian, 09:00etatik 14:00etara bitartean deituz, baita hezitzaileak@arrigorriaga.eus helbide elektronikora idatziz ere. Izena emateko izen-abizenak, harremanetarako telefono zenbakia eta saioetan parte hartzeko nahiago duten ordutegia jakinarazi behar dituzte (10:00-11:30, 15:00-16:30 edo 18:30-20:00)