Berriak

 
Frantziako 29 nerabek eta 4 monitorek astebeteko egonaldia egin dute Arrigorriagan, eta Gazteria sailak oso balorazio positiboa egin du udalerrian eginiko lehenbiziko gazte-truke honi dagokionez, alboko herrialdearekin ezarritako lankidetzari esker.
Gazteria sailak Frantziako gazteekin astea pasatzeko udalerriko gazteen talde bat (20 gazte ingurukoa) bildu zuen, eta jarduerez beteriko programazioa izan zuten: udal-kiroldegiko igerilekua, Añanako Gatz Harana, Tuestako eliza, Varonatarren dorre-jauregia, Valderejoko Parke Naturala, Gaztelugatxeko Doniene, Gernikako Bakearen Museoa, Lekeitioko hondartza eta Bilbo eta Guggenheim Museoa, besteak beste.

Esperientziaren arrakasta aintzat hartuta, eta ikusita Frantziako taldeak ere (bai nerabeek bai monitoreek) balorazio oso positiboa egin duela, eta ekimenak udalerriko gazte eta familien interesa piztu duela, Gazteria saila planteatzen ari da 2019ko udan Arrigorriagako nerabeen talde bat Frantziara bisitan joateko aukera.

Hilaren 16ko arratsaldean (astelehena), Gazteriako zinegotzi Argoitz Gómez Allendek eta Hezkuntzako zinegotzi Ricardo Martínez Galindezek harrera egin zieten gazteei. Oraingo honetan, eskerrak eman nahi dizkiete, halaber, udalerriko gazte parte-hartzaileei. Haien ustez, Gazteria sailak abiarazitako mota honetako programek, parte-hartzaileei aberastasun pertsonala eta kulturala emateaz gain, gaur egun gizarte- eta lanbide-mailan horren baloratua den gazte-mugikortasuneko kultura bat sustatzen dute.