Berriak

 
Arrigorriagako kirol-elkarteak udako jarduerak prestatzen ari dira dagoeneko, eta gimnasia erritmikoko Harrigarri elkartea da horietako bat, zeinak dagoeneko zehaztu baitu bere udako campusaren seigarren edizioa.
Gimnasia Erritmikoko VI. Campus hori ekainaren 24tik 28ra bitartean egingo da, Arrigorriagako kiroldegian. 5 eta 18 urte arteko pertsonek har dezakete parte, eta izen-emateak datozen egunetan egin ahal izango dira. Zehazki, bazkideek apirilaren 1etik 21era arte eman dezakete izena, eta, bazkide ez direnek, apirilaren 5etik 21era. Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan elkartearekin, helbide elektroniko honetara idatzita: grharrigarri@hotmail.com