Berriak

 
Mailarik altueneko pilota Arrigorriagako udal-frontoira bueltatuko da ostiral honetan. Mikel Urrutikoetxea anfitrioia izango da Artolaren kontrako partidan. Zaratamoko aurrelaria partidara helduko da eskuz eskuko txapeldunorde izatetik egun gutxira, finalean Iker Iribarriaren aurka galdu ostean.

Norgehiagoka San Fermineko Lau eta Erdiko txapelketa barruan dago. Txapelketa 20:00etan hasiko da, aurretik bikoteka jolastuko den partidarekin: Alberdi eta Aretxabaleta Arteaga II.aren eta Ibai Zabalaren kontra.

Kartela (PDF; 2,81MB)