Berriak

 
Arrigorriagako Udalak, Abusuko Arrantza eta Casting Kirol Klubarekin, Gaztegunearekin, Udaltade 21ekin eta Ura Agentziarekin lankidetzan, guztiak gonbidatzen ditu (adingabeak, gazteak, helduak…) Nerbioi ibaia gure herritik igarotzen den tokian hondakinak jasotzera. Ingurugiroa eta baliabide naturalak babestea guztion erantzukizuna da.  Gure ibaia bizitza da, eta keinu bakarrarekin dena aldatzen da.

Bilketa Kiroldegiko zubiaren eta Axarte zubiaren arteko eremuetan egingo da. Saioa bi ordu ingurukoa izango da, eta 11:00etan hasiko da, Pergolan. Gomendagarria da oinetako eta arropa egokiarekin joatea, eta bertaratutakoentzat hamaiketako txiki bat izango da.

Egun bat lehenago, larunbatean, hilak 11, 17:00 eta 18:30 artean, nerabeentzako birziklatze-tailerrak egingo dira, Gaztegunean.