Berriak

 

Udako oporrekin batera, Arrigorriagako Udalak, Gazteria sailaren bidez, 2019ko multiabentura udalekuez gain, udaleku teknologikoak eta zinema eta youtuber udalekuak antolatuko ditu udalerrian erroldatutako 12 eta 17 urte bitarteko gazteentzat (2002. eta 2007. urteen artean jaioak, biak barne).
Udaleku teknologikoak:
Udaleku hauetan Lego mindstorms zer den ikasiko dute, 2D bideo-jokoak edo aplikazioak sortzen ikasiko dute App Inventor-ekin, Arrigorriaga smart city-a nolakoa litzatekeen simulatuko dute eta errealitate birtualeko esperientzia bat biziko dute. Gaztegunean egitea aurreikusten da, ekainaren 24tik 28ra, goizeko 10:00etatik 14:00ak arte, eta 25 euro balioko du.
Zinema eta youtuber udalekuak:
Kasu honetan, jarduerak bi bloketan banatuta egongo dira. Lehenengoan film labur bat egingo da hiru fasetan: historiaren gidoia, filmazioa eta postprodukzioa; eta bestean youtuber izatearen esperientzia biziko dute.
Udaleku hauek uztailaren 1etik 5era egingo dira, Gaztegunean izango dira eta besteen ordutegi berdina izango dute, goizeko 10:00etatik 14:00etara. Kasu honetan, prezioa 15 eurokoa da.
Bi udalekuetarako izena emateko epea ekainaren 3ra arte izango da, Arrigorriagako Gaztegunean (tel.: 946 001 876; 16:00-20:00) edo Abusuko HAZn (tel.: 944 792 930; 08:00-13:45). Plaza kopurua mugatua da eta dauden plazak baino eskaera gehiago egiten badira, ekainaren 5ean zozketa egingo da, 17:00etan, Gaztegunean.

Argibide gehiago (JPG 204KB)