Berriak

 
Aldez aurreko salmenta antolatu, eta sarrerak 45 minutuan bukatu ondoren, Twin Melodyren kontzertua azaroaren 9an izango da, Arrigorriagako Udazkeneko Kontzertu tradizionalen barruan.

Paula eta Aitana Ordiziako (Gipuzkoa) bikiak, Twin Melody izen artistikoz ezagunak, gazteenen artean oso arrakastatsu bihurtu dira, eta horren erakusgarri da ia milioi bat harpidedun dituztela Youtubeko kanalean, beren kasa kudeatzen eta elikatzen dutena ingelesezko bertsioen bidez.

Haien koreografia hiritarrak ezinbesteko eduki bihurtu dira. Juju on dat beat-ek, adibidez, 30.000 ikustaldi baino gehiago ditu, eta horrek erakusten du haien naturaltasunak, umoreak eta berehalakotasunak duten arrakasta.

Twin Melody sinpatia eta bizitasuna gainezka duten 20 urte eskaseko bi neska dibertigarri, arduratsu eta langile dira.  Hori izan da telebistako fenomeno moduan izan duten bat-bateko arrakastaren gakoa, bai Euskal Herrian eta bai sarean, Espainiako gainerako lekuetan eta handik kanpo, Latinoamerikako, Estatu Batuetako eta Australiako jarraitzaileak ere izan baitituzte.  Ezin hobeto hitz egiten dute ingelesez eta frantsesez, pianoa eta gitarra menperatzen dituzte, dantza egiten dute, abestu… Xarmaren eta talentuaren nahasketa biribila; eurak ezagutzen dituztenak berehala maitemintzen dituzte. Lonbo aretoan arituko dira, 20:00etan hasita. Lehenago ere izanak ziren bertan, ETBren Go!azen ikuskizunarekin.