Berriak

 
Emakumeak Eszenan 2019 Besarkada Zirkuituaren barruan, Totum taldeak “El Hotelito” antzezlana emango du ostegunean Lonbo Aretoan. Sol Magunagoikoetxea da obraren zuzendaria, eta honako hauek dira aktoreak: Elisa Marañón, Luz Mundiñano, Mª Carmen Martínez, Pepi Martín eta Mª Carmen Villegas. Gaztelaniaz emango dute, eta sarrera 5 eurokoa izango da.

Hau familia arraro baten istorioa da. Eszenatoki gainean bost emakume hizketan, eztabaidan, gerturatzen, elkarrekintzan… ari dira. Guztiok osatzen dugun hoteltxo honetan gure artean ezagutu eta gure buruaz barre egiteko aukera izango dugu… eta albokoarenaz ere bai.