Berriak

 
Berriro ere antzerkia izango dugu ikusgai ostiral honetan Lonbo Aretoan. Txalo Produkzioak konpainiak “Rita” lana antzeztuko du 20:00etatik aurrera. Emanaldiaren zuzendaria Begoña Bilbao da eta Aitziber Garmendia eta Joseba Apaolaza izango dira aktoreak. Euskaraz izango da eta sarrerak 9 euro balio du.

Frank, Unibertsitateko literatura irakasleari, ikasle berri bat etorri zaio: Rita, pelukera. Ikasleak, Macbeth taberna baten izena dela uste du eta Hamlet, berriz, zerbeza marka bat. Irakaslea etsiak jota dagoen poeta da, amore emandakoa, baina Ritak ikasteko duen grina asetzeko prest dago. Ikasleak ikastea maite du eta irakasleak maitatzen ikasiko du. Sarritan ikaslea bera izan ohi da irakaslerik onena.