Berriak

 

Emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako kanpainaren barnean, Arrigorriagako Udalak emakumeentzako doako autodefentsa tailerra antolatu du. Abenduaren 26, 27, eta 28an izango da eta Udal kiroldegian egingo da, 10:00etatik 14:00etara.

Emakumeek biktima papera baztertu ahal izatea da helburua eta, aldi berean, egoera arriskutsuen aurrean beraiek dituzten baliabideak identifikatzea. Horren haritik, autodefentsa teknikak ikasi ahalko dituzte eta, azken finean, beraiengan duten segurtasuna indartu.

Izena emateko epea abenduaren 15era arte egongo da zabalik; horretarako, Gaztegunera jo ahalko da, 16:00etatik 21:00etara, eta 946 001 876 telefono zenbakira deituz; horrez gain, Herritarren Arretarako Zerbitzura ere jo ahal izango da, udalekora (944 020 200) zein Abusu Zentro Soziokulturalekora (944 792 930), goizez. 



Kartela ikusi (JPG 108KB)