Berriak

 
Doan eman ahal izango da izena, eta 20 plaza egongo dira, guztira. Tailerra irailaren 22an egingo da, larunbata, 10:00etatik 13:00etara

Arrigorriagako Udalak Nordic Walking tailerra eskainiko du irailaren 22an, larunbata, 10:00etatik 13:00etara, udal-kiroldegian. Trek Euskadi arduratuko da emateaz, eta iraungo dituen hiru orduetan hauexek eskainiko dira: martxa nordikoa teknikaren azalpen laburra, jarrera lantzeko ariketak, martxaren patroia eta makilak erabiltzea. Ondoren, ibilaldia egingo da ikasitakoa praktikan jartzeko eta akatsak zuzentzeko. Tailerra amaitzeko, luzatzeak egingo dira.
Parte-hartzaileei makilak banatuko zaizkie; eta guztira, 20 plaza egotea aurreikusi da. Irailaren 13tik aurrera 14 urtetik gorakoek doan eman ahal izango dute izena udal-kiroldegiko atezaintzan.


Irailak 22

Argibide gehiago (JPG 868KB)