Berriak

 
Arrigorriagako Udalak aurreikusi du Lonbo eremuan skate-parke bat egitea, kirol-pisten amaieran. Jarduketa horretarako, eta etorkizunean sor daitezkeen beste jarduketa batzuetarako, beharrezkoa da ikerketa-lanak egitea eta, hala, lurzoruaren kalitatea egiaztatzea; izan ere, kokaleku hori “balizko lurzoru kutsatuak” gisa dago jasota inbentarioan. Hori dela eta, esplorazio-ikerketa egin behar da hasierako etapa batean (ikerketa historikoa, inguru fisikoaren ikerketa, arriskuen eredu kontzeptuala eta laginketarako estrategia-proposamena), eta bigarren etapan landa-ikerketa: lurzoruen eta lurrazpiko uren laginak hartu, hainbat analitika eta azken txostena egin.
Martxoaren 20an (asteazkena) ekingo diete zundaketa horiei, eta zenbatetsi da lurzoruaren analisia 12 asteren buruan amaituko dela. Kutsatuta egon litezkeen eremuekin ezustekorik ez izateko xehetasun-azterlan honen inbertsioa 25.000 eurokoa izango da.