Berriak

 
Maiatzaren 2tik 11ra bitartean egingo den FANT, Bilboko zinema fantastikoaren jaialdiaren 25. edizioa dela eta, Lonbo Aretoan honako film hauek proiektatutako dira ostiralean: “Ziren” aurreko edizioko euskal film labur onena eta “Mayhem” 2018ko film luze onena. Aurre-FANT saioa doakoa izango da eta 20:00etan hasiko da.

 “Ziren” film laburrak 15 minutuko iraupena du. Aitor Saratxagak zuzendu zuen eta Mikel Losadak, Olatz Ganboak eta Adrián García de los Ojosek interpretatu. Bertan, Carolen istorioa kontatzen du: bere bikotekidea galdu ondoren, bizitza betiko aldaraziko dion erabakia hartu beharko du.

Bestalde, “Mayhem” filma, 86 minutukoa (zuzendaria: Joey Lynch , aktoreak: Steven Yeun, Samara Weaving, Steven Brand, Caroline Chikezie, Kerry Fox, Dallas Roberts, Mark Frost, Claire Dellamar), Derek Cho-ren bizitzan oinarritzen da; benetan egun txarra izango du.  Bere lanetik bidegabeki kaleratua izan ostean, jakingo du abokatu-langelaren eraikina koarentenan dagoela misterio baten eta birus arriskutsu baten ondorioz.


Kartela (PDF; 3,4MB)