Berriak

 
Arrigorriagako udal-kiroldegian jokatuko dira EEPF/FVPVk (Euskal Pilota Federazioa) antolatutako GRABNI Txapelketako finalaurrekoak; Gipuzkoa, Errioxa, Araba, Bizkaia, Nafarroa eta Iparraldeko selekzioek hartuko dute parte.
Lehiaketa joan den martxoaren 17an hasi zen, apirilaren 14ra bitarteko ligaxka batekin. Aldez aurreko fase hori amaituta, asteburu honetan (apirilak 27-28) jokatuko dira finalaurrekoak, Arabako eta Bizkaiko pilotalekuetan. Arrigorriagan, 17:00etatik aurrera eta doan, hiru partida hauek jokatuko dira:
Binaka, emakumezkoak, Gipuzkoaren eta Bizkaiaren artean
Banaka, gizonezkoak, Gipuzkoaren eta Errioxaren artean
Binaka, gizonezkoak, Errioxaren eta Gipuzkoaren artean
Finalak maiatzaren 5ean izango dira, Gipuzkoako eta Iparraldeko pilotalekuetan.

Kartela ikusi (JPG 216KB)