Berriak

 
Arrigorriagako Udaleko Gizarte Zerbitzuek bere horretan eutsiko diote mendekotasun-egoeran dauden pertsonen zaintzaileentzako laguntza psikologikoko taldeari. 2014an sortu zen, zaintzaileen bizi-kalitatea hobetzeko asmoz. Horretarako, zaintza-lanetara egokitzen laguntzen zaie eta ahalegina egiten da lan horrek sortu ohi duen antsietatea, depresioa eta gainkarga murrizteko. Laguntza psikologikoko taldea hamabost egunez behin biltzen da, astelehenetan, 11:30etik 13:00etara bitartean, Abusu Zentro Soziokulturalean.
Zerbitzu hau Zainduz programaren barruan ematen da, eta parte-hartzaileei aukera ematen die beren emozioak adierazteko eta zaintza-lanetan sortzen diren arazoei aurre egiteko estrategiak garatzeko. Horrez gain, antzeko egoeran dauden pertsonekin esperientziak trukatzeko espazio bilakatzen da.
Laguntza-taldea mendekotasuna duten eta Arrigorriagan dagoeneko baloratuta dauden pertsonen zaintzaileei zuzenduta dago nagusiki. Parte hartzeko interesa dutenek harremanetan jarri beharko dute Gizarte Zerbitzuekin, Urgoiti pasealekua 55 helbidera bertaratuta edo 944020205 telefono-zenbakira deituta.

kartela ikusi (JPG 452KB)