Berriak

 
Arrigorriagako Udaleko Gazteria sailak ikasturte amaierako irteera erakargarri bat antolatu du ekainaren 15ean. Lagunekin gozatzeko jarduera honetan hainbat ekimen burutuko dira. Valdecevilloko eta Virgen del Campoko aztarnategietan (Enciso) primeran pasatuko dute dinosaurioen oinatzak ikusten, baita dinosaurio igerilari eta kokodriloen arrastoak behatzen ere.

Ondoren, el Barranco Perdidon (Enciso), erronka ugari dituen multiabenturako zirkuitoaz gozatuko dugu. Museo kretazikoan zehar ibilalditxoa egingo dugu. Fosilak lurpetik aterako ditugu gero laborategian bertan eskaner eta beste tresneria batzuen laguntzaz aztertzeko. Bukatzeko, hondartza kretazikoan freskatu ahal izango gara.

Leku mugatuak daude. Hori dela eta, eskainitako lekuak baino eskaera gehiago egotekotan ekainaren 1ean, 18:00etan, zozketa egingo da Gaztegunean. Jarduera honek 10 euroko prezioa dauka eta honako hau hartzen du barne: joan-etorria autobusean (goizeko 08:15ean irtengo da Arrigorriagako anbulatoriotik.), dinosaurioen aztarnategietara bisita eta el Barranco Perdidoko ekimen guztiak.

Irteera honetan parte hartzeko interesa dutenek Gaztegunean eman dezakete izena maiatzaren 31ra arte.  

Kartela (PDF, 514KB)