Berriak

 

Iazko PortAventurarako irteeran bezala, Arrigorriagako Udaleko Gazteria Sailak irteera bat prestatu du hurrengo martxoaren 9rako. Irteera hori partizipatiboa izango da. Izena emateko epea hurrengo ostegunera arte (urtarrilaren 31) irekita egongo da herriko 18 eta 35 urteko gazteentzako, txangorako taldea prestatzen has daitezen.

Ekimen honen xedea da, gazteek programaren hasieratik parte hartzea eta inplikatzea, txangoa diseinatu eta, ondoren, gauzatzeko. Horrela, taldean lan egingo dute eta jardueraren alderdi guztiak adostu beharko dituzte: garraiobidea, egingo den jarduera, bisita gidatuak zehaztea hautatutako lekuan, kostuak, epeak, plaza kopurua... Taldea Gazteria arloak gainbegiratuko du une oro, beharrezko aholkularitza eskaintzeko eta xehetasunak adosteko.

Informazio gehiago nahi baduzu, Gaztegunera deitu ahal duzu: 946 001 876 edo mezu bat bidali helbide honetara: gaztegunea@arrigorriaga.eus

Kartela (JPG, 188 KB)