Berriak

 
Arrigorriagako Udalak antolatutako Gabonetako programa zabalaren barruan, proposamen berrienetako bat ROCKIN BIZI 50 urte musika euskaraz ikuskizuna da. Hilaren 27an egingo da Lonbo Aretoan, 18:00etatik aurrera.
ROCKIN BIZI familia osoarentzako esperientzia da, txikienei ongietorria ematen diena musikaren mundura, Beatles, Ramones, Kiss, Barricada edo Platero y Tú bezalako taldeen bertsioekin; eta helduei euren talde gustukoenen kontzertuak berriro bizitzeko aukera ere emango die.
Oraingo honetan Rockin Bizi Band taldea etorriko da Arrigorriagara, eta protagonismoa azken berrogeita hamar urteetako euskal musikarentzat izango da. EITBko Nerea Alias kazetariak aurkeztuko du ekitaldia, eta ordu eta erdiz Itoiz, Mikel Laboa, Gatibu, Ken Zazpi, Kortatu, Hertzainak eta talde gehiagoren abestiak joko dituzte Lonbo Aretoan. Ikuskizuna haur eta helduei dago zuzendua.