Berriak

 
Arrigorriagako Udala Hegoaldeko Industria Ardatzaren Paisaiaren Ekintza Planean murgilduta dago. Hasierako fasea (diagnostikoa) egin ondoren, maiatzean informazio-saio batzuk egitea aurreikusten da, plana herritarrei aurkezteko. Horrez gain, lan-saio batzuk ere egingo dira, ondorioetan sakontzeko.
Plana Udalak udalerria suspertzeko eta hobetzeko bultzatzen ari den dinamikak biltzen dituen ekimen batean sartzen da. Horien barruan daude, halaber, Hiri Antolamenduaren Plan Orokorra (HAPO) eta Irisgarritasun Planaren berrikuspena. Zehazki, bilatzen duena da udalerriaren hegoaldean esku hartzea, dinamizatzeko eta, azken finean, hobetzeko; hegoaldeak honako landa-eremu hauek hartzen ditu barne: Bentako Erreka, Beretxa eta Agirre, baita zenbait industria-instalazio ere, besteak beste Martiartu eta Txako.
Maiatzaren 17, 18 eta 19an Arrigorriagako Udalaren batzorde-aretoan egingo diren saioen helburua da udalerrian 2017ko urritik azarora gauzatu den Paisaiaren Ekintza Planaren Diagnostikoa aurkeztea eta herritarrek parte hartzeko tailer bat egitea.
Udalak Ekintza Plan hori idaztea erabaki zuen, Paisaiaren Europako Hitzarmenaren esparruan; Eusko Jaurlaritzak 2009an egin zuen bat esparru horrekin. Plana gauzatzeko Ingurumena eta Lurralde Politika Sailaren diru-laguntza izan du. Paisaiaren Ekintza Plana (PEP) egiteko, ezinbestekoa da inplikatuta dauden eragile guztien parte-hartzea: administrazioak, elkarteak, enpresak eta, batez ere, Arrigorriagako herritarrak.


Triptikoa ikusi (PDF 424KB)