Berriak

 
Arrigorriagako Udalak Hiria Antolatzeko Plan Orokorra berrikusteko lanei heltzea erabaki du. Hain zuzen ere, 2010ean hasi ziren lan horiek, baina, 2011ko martxoaren 31n Udalaren Osoko Bilkurak Plan Orokorraren Irizpideak, Helburuak eta Alternatibak onartu ondoren, bertan behera utzi ziren.
“Irizpideak eta Helburuak Eguneratzea” dokumentua lantzeko herri partaidetzako prozesua – irailaren 10era arteko epea zuena- hilabetez luzatu da, urriaren 10era arte.
Honen arrazoia da herritar, elkarte eta gainerako interesdunek parte hartzeko eskubidea dutela bermatzea, horretarako diseinatutako partehartze mekanismoen bidez: web orriko informazioa, udaletxean aurrez aurre, erakusketa, inkestak, eta abar.