Berriak

 
Ipuin eta Letren Terrazak amaitzeko ekitaldien artean, ekainaren 29an, Arrigorriagako haurrek “Paperezko zirkua” euskarazko ipuin-kontaketa ikuskizunaz gozatu ahal izango dute, Apika taldearen eskutik. Ikuskizunak pertsonak bere baitan duen balioa lantzea du helburu.
Ipuinen kontaketa Agirre Lehendakaria parkean izango da, 18:00etan, eta zirkua izango du protagonista nagusi; bertan izango dira, besteak beste, hainbat funanbulista, mago, indartsu eta pailazo ahaztezin. Horien guztien bizitzako pasarteetatik abiatuta, Apikak ipuinak elkarren artean lotuko ditu, eta hainbat giza balio zabalduko ditu haien bidez: laguntza, laguntasuna, lankidetza eta beste.