Berriak

 
Otsailean emango zaio hasiera Arrigorriagako Udalaren Euskaldun Berria Aretoko 2019ko erakusketa-zikloari. Udalerrian bizi den Begoña Ortiz de Artiñano margolari bilbotarraren margolanak egongo dira ikusgai.

Gaztetan, modu autodidaktan, olioan hasi zen. Margo akrilikoa ezagutu zuenean margotzeari ekin zion, beranduago beste materiak batzuk gehituz eta margo ederrak lortuz. 60ko hamarkadaren bukaeran Lekeition erakusketak egiten hasi zen beste artista batzuekin batera modu solidarioan. Azkeneko erakusketak Liendon (Kantabria) egin zituen, bertan bizi zelarik. Arrigorriagara etorritakoan, lanari eta erakusketak egiteari ekin zion, eta hau izan da lehenengoa.

Begoña Ortiz de Artiñanoren erakusketa otsailaren 9tik 17ra bitartean bisita daiteke, 18:00etatik 20:00etara (astelehenetik larunbatera) eta 12:00etatik 14:00etara (igandetan).