Berriak

 

Martxoaren 2an, 3an eta 4an, Merkatari Egunak egitasmoaren edizio berria egingo da Arrigorriagan. Egun horietan, udalerriko merkatarien elkarteak (ADECKA) produktuak kalera aterako ditu beste behin ere prezio merke-merkean. Horretarako, stand batzuk jarriko dira udal kiroldegiko pilotalekuan.

Udaleko Enplegu eta Ekonomiaren Sustapenerako sailaren laguntzarekin, aurten 12 saltokik hartuko dute parte (Salón de belleza Nieves, Salón de belleza Aralia, Moda infantil Maider, I.Pelota, Date un capricho, Mesón Aiensa, A-Duo Moda, Pinpilinpauxa Librería, Panadería Usabiaga, Copiplus Arrigorriaga, J&C Gómez Oinetakoak eta Floristería Kreta). Bertako produktuak erosten dituzten pertsonen artean hainbat zozketa egingo dira. Era berean, azokako bisitariek Txu Txu Tren ospetsua ezagutzeko aukera izango dute. Ordutegi honetan egongo da martxan: ostiralean 11:00etatik 20:00etara; eta larunbatean, goizez 11:00etatik 14:30era eta arratsaldez 17:00etatik 20:00etara.

Merkatari Egunak egitasmoko postuak ordutegi honetan irekiko dira herritarrentzat: ostiral eta larunbatean, goizez 10:30etik 14:30era eta arratsaldez, 16:30etik 21:00etara; eta igandean, 10:30etik 14:30era. Horrez gain, larunbat eta igandean tailerrak eta ludoteka egongo dira, 11:00etatik 14:30era bitartean.