Berriak

 

Martxoaren 24an, 11:00etatik 14:00etara Zuhaitz Egunaren beste edizio bat ospatuko da Arrigorriagako Mendikosolo parkean. Oraingoan, 220 zuhaitz landatzea aurreikusi da; zehazki, 40 haritz, 40 arte, 40 astigar, 20 madariondo, 20 sagarrondo, 40 zumar eta 20 pikondo landatuko dira.

Zuhaitzek gure bizitzan duten garrantzia nabarmendu nahi duen jarduera horrekin batera, ingurumenari buruzko tailerrak eta puzgarriak antolatuko dira parkean bertan.

Gainera, jolasen txokoa egongo da aire zabalean familiarekin jolasteko, eta, horrela, familia-loturak eta konplizitatea sendotzeko. Jardueraren bitartez, halaber, espazio bat sortuko da betiko jokoak berreskuratzeko eta haur guztiekin jolasteko; besteak beste, zapitxoa, sokasaltoa, sokatira, zaku-lasterketa, jausgailua eta arkua landuko dira.