Berriak

 

“Paregabea” bezalako ekimenaren helburua Arrigorriagakoa izatea eta sentitzearen balioa nabarmentzea zen; horren ondoren, Udalak beste ekimen bat jarri du martxan. Horren bitartez, herritarrek hurbiletik ezagutu ahalko dituzte kirolean, literaturan, zineman eta abarretan nabarmentzen diren udalerriko pertsonak, baita haiekin hitz egin ere.

“Bertoko ostegunak” deitzen da ekimena, hil bakoitzeko hirugarren ostegunean egingo delako. Hala, giro atsegina sortu nahi da, kafe baten inguruan, udalerriko pertsona berezi bat modu informalean solas dadin bertaratu diren herritarrekin.

Arrigorriagako erreferenteak biltzea xede duten topaketa informalen lehen saioan, urriaren 25ean, Iratxe Fresneda izango da protagonista. Zinemagile, gidoigile eta EHUko irakaslea, Donostiako Zinemaldian bere lana erakusgai izan duena, gurekin egongo da 19:00etatik aurrera, Euskaldun Berria erakusketa-aretoan, “Irrintziaren oihartzunak” lana aurkezteko.