Berriak

 
Arrigorriagako Udalak urte askoan erakutsi du Mendikosolo parkeko instalazioen egoera bikainari eustearekiko ardura, eta ez dira gutxi erregulartasunez bisitatzen duten herritarrek egiten dituzten gorazarreak. Hainbat esparru (inguru natural, sarbideak, garbiketa, fauna eta flora) ahalik eta hoberen zaintzen dira, baina horrez gain, gaur egun harro egoteko moduko ostalaritza dago parkean; izan ere, Taberna Mendikosolo delakoak TripAdvisor webgunearen bikaintasun agiria jaso du hirugarren urtez jarraian.
Webgune turistiko ospetsuak aipatutako agiria ematen die “bidaiarien iritzi bikainak etengabe jasotzen dituzten ostatu, jatetxe eta ikuskizunei”, eta azken urteetan notarik altuena izan du parkekoak.
Establezimenduko zuzendaritzakoek bereizgarria jaso izanaz harro daudela adierazi dute; aldi berean, eskerrak eman nahi dizkiete “hori guztia lortzen parte hartu duten baina ikusezinak zaizkigun guztiei, hala nola kudeatzailetzako kideak, garbiketa-langileak, zerbitzariak eta parkeko beste langile guztiak, parkea arretaz garbitzen eta zaintzen dutelako”.