Berriak

 
EH Bildu Arrigorriagak eta Arrigorriaga Garak, bere gobernu akordioaren baitan zehazten denari jarraiki, udal gobernuaren behin betiko osaketa finkatu dute, eta datorren uztailaren 1ean udalbatzarrera eramango duten proposamenaren baitan udal gobernua hurrengo arloetan banatzea zehaztu dute:

Garapen Iraunkorra, Ingurumena eta Udaltalde Tokiko Agenda 21 Zinegotzigoa:
María Jesús Acedo Sierra

Auzoak, Hirigintza eta Etxebizitza Zinegotzigoa:
Idoia Molina Fernández


Ogasuna, Kontuak eta Giza Baliabideak Zinegotzigoa:

Peio Garmendia Garmendia

Euskara, Hezkuntza eta Kirolak Zinegotzigoa:
Eñaut Barandiaran Urkiza

Gizarte Ekintza eta Politika Feminista Zinegotzigoa:
Joana Etxeberria Simarro

Kultura eta Gazteria Zinegotzigoa:
Iratxe Rubio Gilen

Ekonomia eta enplegu arloko Zinegotzigoa:
Floren Albarrán Valero

Gardentasuna, Parte Hartzea eta komunikazioari dagokion atala Maite Ibarra Goti alkateak landuko du.

Era berean, honako zinegotziak Tokiko Gobernu Batzordeko kide izango dira, Alkatea buru delarik: 1. María Jesús Acedo Sierra 2. Idoia Molina Fernández 3. Peio Garmendia Garmendia 4. Eñaut Barandiaran Urkiza  5. Joana Etxeberria Simarro
 
Era berean, honako zinegotziak alkateorde izango dira, jarraian adierazitako izendapen hurrenkeran: 1. María Jesús Acedo Sierra 2. Idoia Molina Fernández 3. Peio Garmendia Garmendia 4. Eñaut Barandiaran Urkiza 5. Joana Etxeberria Simarro

Bukatzeko, udalbatzarri egingo zaion proposamenaren baitan jasotzen da, Alkatearen soldatari dagokionean, 2015ean eman  zen igoera bertan behera uztea, ondorioz urtean 20.000 euroko jaitsiera finkatuz. Behin betiko soldata urtean 47.392 eurokoa izango da.

Udal talde politikoei dagozkien diru sarietan, ehuneko hamarreko murrizpena proposatzen dute atal guztietan EH Bildu Arrigorriagak eta Arrigorriaga Garak.