Berriak

 

Ohikoa denez, garizuma aurreko igandean, otsailaren 24an, Kanporamartxoa 2019 ospatuko da Arrigorriagako Mendikosolobarrena eta Mintegia parkean. Ekitaldiak antzina negu bukaeran egiten zen ohiturari eutsi nahi dio; orduan, herritarrak toki ezagunetan biltzen ziren eta eguna txorizoak erretzen, dantzan eta jai-giroan igarotzen zuten.

Kanporamartxoa 2019 goizeko 11:00etan hasiko da aipatutako parkean, eta 15:00ak arte parte-hartzaileek etxetik ekartzen dituzten txorizoak erretzeko txingarrak egongo dira. Euro baten truke, ogia txorizoarekin erosteko aukera eta freskagarriak eta sagardoa egongo dira. Jasotako dirua ongintzazko kausa baten alde erabiliko da.

Bestalde, trikitixaren soinuarekin jai-giroa bermatuta egongo da une oro. Horrez gain, umeentzako jolasak egongo dira Kilimusi eskaut taldearekin (12:30) eta jaia biribiltzeko, arropa tradizionalarekin jantzita etortzera animatzen zaituztegu.



Kartela ikusi (JPG 3,45MB)