Berriak

 
Arrigorriagako Udala Paisaiaren Ekintza Plan bat zuzentzen ari da, udalerriko hegoaldeko industria ardatzaren baldintzak hobetzeko. Horren barruan, Agirre, Martiartu I, Martiartu II eta Txako industrialdeetako kudeaketa hobetzeko ekintza estrategikoak definitu nahi dira.
Hori dela eta, eta aintzat hartuta enpresariak planaren oinarrietako bat direla, informazioa emateko gosarian parte hartzeko gonbita egin zaie. Saio horretan, plana idazteko talde arduradunaren jarduketa-proposamenak aurkeztuko dira, eta egokitzat jotzen diren ekarpen eta iradokizunak jasoko ditugu.
Gosaria datorren ekainaren 12an (asteartea) izango da, Untzigain jatetxean (Martiartu II), 09:30etik aurrera. Interesdunek etorriko direla baieztatu beharko dute aldez aurretik, helbide elektroniko honetara idatzita: ikusmira@ikusmiraondarea.com; edo telefono-zenbaki honetara deituta: 681 213 539.