Berriak

 

Maiatzaren 25etik 31ra bitartean Kerik Gabeko XX. Astea egingo da, eta, horren harira, Udalak eta Arrigorriagako Osasun Zentroak III. Hiri-Ibilaldia antolatu dute, Pentsiodunen Elkartearekin eta Madalen Emakumeen Elkartearekin batera. Maiatzaren 29an izango da, asteazkenean.
Ibilaldiak ordubete iraungo du gutxi gorabehera, eta, “Jarri martxan zure osasuna!” lelopean, Udaletxeko plazan hasi (10:30ean) eta amaituko da. Ibilaldiaren xedea da ariketa fisikoa eta elikadura osasungarria sustatzea.