Berriak

 
Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko aste honetan egingo diren ekitaldien barruan, Arrigorriagako Hamaika konpainiak bere obra berria aurkeztuko du: “Semillas del pasado”.  Emakumeen antzerki taldeak jendaurreko aurkezpena Abusuko Zentro Soziokulturalean egingo du lehenik, ostegunean (hilak 15), 18:30ean, eta hurrengo egunean, ostiralean (hilak 16), hirigunean, Lonbo Aretoan, 20:00etan.
Beste behin ere, Felipe Cuétara izango da zuzendari, eta aktore, berriz, Mª Victoria Albizua, Macarena Ortega, Blanqui Rotaetxe, Manoli Esteban, Loli Noguera, Maika González, Mari Carmen Relancio, Juana Mari Pérez, Conchi Allende, Marisa Saéz de Villareal eta Julia Merino. “Semillas del pasado” edonolako herri batean gertatzen da, aspaldiko garai batean eta landako eguneroko lanean. Ugazabandrearen lurretan, emakume batzuk lanean ari dira, eta besteak gertatzen denaren lekuko dira. Esaten da, hitz egiten da, komentatzen da, xuxurlatzen da… Gaur, ordea, ezusteko gertakari bat jazo da, eta dena aldatuko du; gaur fruitua emango dute iraganean ereindako hazi batzuek.