Berriak

 
Laugarren urtez jarraian iritsiko da Gaztegunera beldurrezko igarobidea. Iaz oso arrakastatsua izan zen, 200 parte-hartzaile baino gehiago izan baitzituen. Oraingo honetan, parte-hartzaile ugari egongo direla aurreikusi denez, 18:00etatik 21:00etara egingo da urriaren 31n bertan, Domu Santu egunaren bezperan.

 Iaz bezala, betiko pertsonaia gaiztoak agertzen joango dira Gazteria taldeak kontu handiz girotutako eszena ezberdinetan. Ondo pasatzeko lekua izango da edo, agian, ez. Parte-hartzaileen lasaitasuna probatuko da, eta animatzen direnei sabela hutsik etortzea gomendatzen zaie, irteera aurkitzeko aukera gehiago izan ditzaten.

 Gogoratu nahi dizuegu jarduera erabat ludikoa dela; hortaz, ilarak eta ibilbide osoan zehar ikusten diren pertsonaiak zein materialak errespetatu beharra dago. Adin guztietakoentzat pentsatu da, baina zortzi urtetik beherakoak helduekin joan beharko dira.
Etorri gozatzera, eta mozorro beldurgarria ekarriz gero, saria lortuko duzu! Badakizu, “sari ala ziri?”.