Berriak

 
Arrigorriagako Udaleko Euskaldun Berria erakusketa-aretoan, azaroaren 8tik 25era, Elisa Valeroren “Concrete Work” lanaren erakusketa izango da, 17 18ko Swiss Archiutectural Award-en VI. edizioan saritutakoa.

Ikerketa hau 1996an hasi zen, Manantiales-en zaharberritzearekin. Félix Candelaren lanik adierazgarriena dugu hau. Horrela, Mexikon egituraren diseinurako bide arretatsu bat hasi zen, arkitekturaren formalizazioaren faktorerik garrantzitsuena izaki, eta honi, egungo mendean, ingurumenarekiko ardura batzen zaio. Material eta energiaren kontsumoaren murrizketa baldintza etiko bat da planeta txiki honetan bizi garen guztiontzat.
Cementos Rezolak antolatu du erakusketa, Udalaren laguntzarekin, eta astelehenetik larunbatera 18:00etatik 20:00etara bisitatu ahal izango da, eta igandeetan, 12:00etatik 14:00etara.