Berriak

 
Arrigorriagako Udalak, Abusu Arrantza eta Kastinga Kirol Elkartearen, Gaztegunearen, Udaltalde 21en eta Ura Agentziaren lankidetzarekin, Nerbioi ibaiaren ibilguan, udalerritik igarotzen den zatian, hondakinak biltzeko jardunaldi bat egin zuen maiatzaren 12an (igandea). Ekimenak arrakasta handia izan zuen: parte-hartzaile asko bildu ziren eta zabor-kopuru handia jaso zuten.

Arrigorriaga, Orozko, Bilbo, Ugao-Miraballes eta Basauriko ehun bat lagun animatu ziren garbiketa-lanak egitera, gutxi gorabehera bi orduz. Zehazki, 65 gizon eta 49 emakume izan ziren bertan; eta horien artean, 35 adingabe (20 neskato eta 15 mutiko). Guztien artean, 350 kg hondakin jaso zituzten.

123 eskularru-pare, plastikozko poltsa beltzak eta gomazko ontziak banatu ziren bilketa egiteko eta materiala garraiatzeko, eta hasiera batean aurreikusitako bi edukiontziak motz geratu zitzaizkien. Jasotako materialen artean, honako hauek nabarmendu daitezke: telebista bat, lisatzeko ohol bat, kamioi-gurpil bat, itxitura-hesi bat eta alfonbra bat; plastikoak, latak, botilak eta antzeko ohiko hondakinez gain.


Ver vídeo