Berriak

 

Arrigorriagako udalerrian Udalaren Etxez etxeko Laguntza Zerbitzuak (ELZ) 91 zerbitzu eman ditu 2012. urtean, hilean batez bestekoa 68 izanik. Aurreko urteetan emandako zerbitzu kopuruarekin alderatuta, bada, igoera txiki bat izan da. Bestalde, zerbitzu horietatik, 16 erabiltzaile berriak izan dira.

Zerbitzu guztiak kontuan hartuta, 68 emakumezkoei emandakoak dira eta 23, ostera, gizonezkoei.

91 horietatik 33 Abusu inguruan daude kokatuta eta 58, berriz, Arrigorriagako herrigunean.

Erabiltzaileak
Abusu Herrigunea Guztira
Emakumeak 23 45 68
Gizonak 10 13 23
Guztira 33 58 91

“Genero” aldagaia kontuan hartuz gero, Arrigorriagako udalerrian prestazio sozial hau jasotzen duen kolektiborik handiena emakumezkoena dela. Izan ere, segmentu horrek gizartean duen gainordezkaritzaren isla da datu hori.

ELZ erabiltzen dutenen ezaugarrietako bat zahartasuna da; hala, erabiltzaileen %66, 80 urtetik gorakoak dira. 

Erabiltzailerik gazteenen artean, hau da, 40 urtetik beherakoen artean, gizon gehiago dago emakume baino; gainerako segmentuetan, berriz, emakume gehiago.

Bizikidetza modua kontuan hartuta, ikusten denez, erabiltzaileen %56 bakarrik bizi da, %33, berriz, bizikidetza indibidualean, eta %11, azkenik, talde bizikidetzan.

Bizikidetza modalitatea generoaren arabera aztertuz gero, argi dago aldeak daudela gizonen eta emakumeen artean. Emakume gehienak, %60, bakarrik bizi dira; gizonen %52, berriz, emaztearekin edo seme-alabekin batera bizi da.