Berriak

 
Aztarnak taldeak auzoaren historia irudikatzen duen horma-irudia nola margotu zuen erakusten duen bideoa.
Dozena bat grafiti-egile baino gehiagorekin batera 100 metroko horma-irudia Olatxun margotu eta ia urtebete geroago, Aztarnak izeneko horma-irudien egileen taldeak Abusu Zentro Soziokulturalarekin mugakide den horman beste sorkuntza bat utzi zuen negu honetan, auzoaren historia irudikatzen duena.
Oraingoan, Aztarnak taldeak bideo original bat ere egin du, Abusuko horma-irudi berria osatzeko egin zuten lanaren garapena erakusten duena. Ikus-entzunezko obra ikusgai dago jada Udalaren Youtubeko kanalean edo, zuzenean, helbide honetan: https://youtu.be/B7KsTyURjYQ.
Triangelu pitagoriko baten itxura duela, goiko parteak meatzaritza-lanak egiten dituen bikote baten irudikapena du nagusi, horren azpian Abusu agertzen da letra handitan idatzita. Izen horren azpian, berriz, Ollarganeko zubia eta trena eta Olatxuko antzinako etxeak daude, 1983. urteko uholdeekin desagertu zirenak, eta eskuineko beheko aldean, ordea, Santa Isabel agertzen da lore artean.
Aurreko urtean egindakoari eta Lonboko zelaiaren albo batean egindako aurreko beste bati jarraipena ematen dion horma-irudi honek, kasu batzuetan, auzokoen eskaerari berari erantzuna ematen dio, baina, batik bat, kolorea eta edertasuna ematen dizkie udalerriko bizitzarik gabeko txoko eta eremuei.