Berriak

 
Beste urte batez ere, eta tenperatura baxuak gorabehera, 2019ko Errege-egunaren ospakizuna egin zen, beti bezala parte-hartze handiarekin eta publiko zabalarekin. Gutxi gorabehera, Arrigorriagako 200 bat herritarrek parte hartu zuten urtarrilaren 5ean eginiko Errege Magoen Belenerako bisitaren birsorkuntzan, publiko zabalaren aurrean.
Eta urteroko tradizioari jarraikiz, Errege-eguneko saskia ere zozkatu zen. Aurten, zenbaki saritua 0051 izan da. Erreserba-zenbakiak 2778 eta 0792 dira. Saskia urtarrilaren 14an emango da Kultur Etxean, 19:30ean.